Onintza Enbeita.
BIRA

Bilbora

2023ko azaroaren 04a
00:00
Entzun
Gure gurasoek pentsatu zuten gauzek aurrera bakarrik egin zezaketela. Gure esaten dudanean, jende askoren gurasoez ari naiz: gure aurreko belaunaldiaz orokorrean. Guraso izatera iritsi ez zirenez ere bai. Ikastolak eta gau eskolak sortu zituzten, euskara kalera itzultzeko indar egin zuten, punka euskaraz egitera ausartu ziren, baita heavya ere. Armairu hondoetan gordeta zeuden kantuak berreskuratu zituzten, gustatzen ez zitzaizkien musikariak miresten zituzten euskaraz egiten zutelako bakarrik, eta bai, guretzat mundu euskaldunagoa utzi zuten. Gero etorri ginen gu, gauza asko eginda genituenok eta guardia jaitsi egin genuen. Gure umeak ez ditugu politizatu nahi izan, eta euskara, militantziatik barik, dibertimendutik bizi nahi izan dugu. Hori ondo dago, baina bistan dago ez dela nahikoa. Gauzek ez dute inertziaz aurrera egin. Guk guardia bajatu dugunean, gauzak atzera egiten hasi dira.

Gaur Bilbora joango gara, baina bihar ere eutsi egin beharko diogu. Euskarak dibertimendutik adina behar du militantziatik, sormenetik adina zientziatik, irakaskuntzatik adina aisialditik, administraziotik adina herritik. Oldarraldiek emaitza hobeak ematen dituzte oldartuak indartsuago sentitzen direnean zapalduak baino. Bai, txikiok irteerako laukitxoan irauten ikasi behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.