BIRA. Detaileak

Sustrai Colina.
2005eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Egutegiz beteta daukat etxea. Ikastolakoa, bankukoa, postariena, su-hiltzaileena, herriko kirol taldearena... Nahi beste. Etxez etxe, iraultza-zerga kobratzen duten komando asko baitago gurean. Beti eskean, bakoitza berean.

Ez dut pentsatu nahi zenbat diru oparitu diogun zakarrontziari. Zenbat txanpon joan zaizkigun pareko bizi-lagunaren kurtso-amaierako mozkorraldian, postarien abenduko soldata-estran, herriko errugbilarien astakeri patologikoan...Ez dut jakin nahi. Jakingo banu, denekin haserretuko bainintzateke. Nire buruarekin, inguruarekin, munduarekin... Ama birjinaz ama birjina, madarikatuz nire erremina. Aurten, ordea, otsailera arte ez sutzea erabaki dut. Bi hilabete lehenago erositako agenda etxera bidaltzen didaten arte. Almazeneko zakarrontzian kabitzen ez dena, nire postontzian eskertu ezineko opari bihurtzen den arte.Gasolina baino errazago sutzen naizela irudituko zaizue. Sututakoan piromano konpulsibo bat naizela. Baina detaileak, gauza txikiak dira. Ez huskeriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.