Europako politikariak pornografikoak dira. Ekintzetan bai eta hitzetan. Batek Carla B. andregaia Disneylanden ezagutu zuen eta besteak bere gaztelura gonbidatzen zituen neskatxak gau sutsuak pasatzera. Italian, egiazko gizonik baizik ez baita, Rubygate auzia hasi bezain laster atzeratu da lehen ministroaren onerako. Diote George Clooney lekuko gisa agertuko dela datorren maiatzean.
Berlusconi ez da gelditzen. Epaiketak antza ez du kezkatzen. Duela gutxi unibertsitate batean diplomak banatzean, bi neska gazte panpoxei paperak luzatzean belarrira xuxurlatu zien: zuengan pentsatzen dut datorren bunga bunga saiorako. Karima K. —alias Ruby— adintxikikoak zioen Berlusconik horrela deitzen zituela antolatzen zituen larru eta sexu besta pribatu bezain eskandalagarriak. Italiar gobernu buruak, amainaturiko neskatilak behari, irriz eta larderiaz azaltzen zuen Gaddafik Tripolin daukan haremean montatzen zituen txirikordaldien izena zela bunga bunga.
Ulertzen dut ondorioz zergatik hain zaila zaien Europarrei Misrata, Benghazi eta Tripoliko oldartuen laguntzea. Gaddafi, petrolio saltzaile eta arma erosle bikaina izateaz gain, pornografia politikoaren alorrean eredua ere delako.
Bira
Bunga Bunga
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu