Itxaro Borda

Eguneroko hitza

2024ko abenduaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Prest nago Onintza Enbeitaren eta, behiala, Ainize Madariagaren lekukoa hartzeko. Besarkada beroak biei! Aitor dut, Maialen Akizuren aldamenean idazteko aukera honek, niretzat, itzulera zapore bat daukala. Alabaina, 2008tik 2011ra nire hitzez beltzatu nuen espazio-mundu hau. Gogoan dut, egunero, plazer hutsa zela, irakurlea kafea hurrupatzen eta gure kronikak leitzen irudikatzea, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Garaziko herrian, Ziburun, Ezpeldoi aldean eta Lasturren... Oragarren eta Bozaten. Getarian eta Garain. Arrutan eta Kasedan. Zerrenda luza nezake ad libitum.

Euskara batuxean ariko naiz, dakidalako euskaradun bakoitzaren kasko zokoan dialektologo trebe bat bermatzen dela, batzuetan gainera superni gaztigatzaile baten itzalean. Zintzo eta argi idatziko dut beraz, ironia eta bakarretan, fede-txarra ere erabiliz. Bizitza horrelakoa delako, zedarritua bistan dena, baina bat-batean, mila norabideetara ihesean joan daitekeena, menperatzen dugula uste duguna eta eskuetatik brixt eskapatzen zaiguna, hitz, irri, ohar edo begi keinu samur baten aitzakian.

Hemen gaude. Igande on.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.