Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Emozioak

2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Serio eta kopetilun goaz metroan eta autobusean. Eta kalean. Bakarrik esertzeko leku bila aritzen gara kafetegian. Landerrek ikusarazi dit: tabernetako terrazetan mahaitik mahaira hitz egiten dugu adiskideekin, elkarrekin jesartzea inbasioa balitz bezala. Bekoki zimurtu, begirada urrun, ezpain estu eta gorputz zurrunen bidez oskola jantzita goaz. Eta badugu oraindik ere koraza indartsuagoa: autoa; geure bakardaderako ez ezik, iheserako tresna —auto-oskola, izendatu du Oihanak—.

«Gure gizartean emozioak ez dira jada existitzen edo pornografikoak dira: ezin dugu barre egin, ezin dugu negar egin», diosku Eric Dicharry artistak. Edo bai, egin dezakegu, baina neurtuta: zilegi ez ezik, ezinbesteko dira zorion esaten diogun gauza horretako partaide garela frogatzeko politeziazko irribarre eta algaratxo zuzenak. Zilegi eta ezinbesteko da tarteka malkotxoren bat isurtzen dela aitortzea, gure sentiberatasun eta giza kategoriaren zigilu. Baina ez gainditu muga: ez lehertu gozamen algaratan, are eta gutxiago desesperazio lantuetan.

Inork ez duela erakutsi nahi nor den ondorioztatu du Goizaldek. Are, ez dugu besteak nor diren ikusi nahi. Ez ditugu besteak sentitu nahi, ez baitugu besteekin engaiatu nahi.

Izango al da ezer emozioak baino politikoagorik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.