Itxaro Borda

Errealitate printzipioa

2025eko ekainaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Lauak enpresaren izena ikusten da kirolarien papo guzietan iparralde honetan, demagun esku-pilotan eta errugbian. Hazparne eta Aiherra eskualdeko herritar askoren lantokia da, bai eta Europan barna hedatu gune industrialetan errotzen diren mila eta zortziehun enplegatuena ere bai. Piezak moldatzen dituzte Dassault edo Airbus hegazkin egileentzat eta duela gutxi enpresaren mende erdia ospatu zuten, ahots hautsiarekiko Patrick Bruel kantari frantsesa animatzaile!

Errealitate printzipioa aintzakotzat eman zuen lantegiko zuzendariak, Lauak talde familiarraren parteen %51 indiar jatorriko Wipro erraldoiaren meneko uzteko orduan. Alabaina, sektorea osasuntsu iragartzen baldin bada 2029a arte, hortik aitzina haatik, nehork ez du proiekzio baikorrik egiten ahal, batez ere, ekologiaren aitzakian, airekoen erabilpen «naturala» murrizten baldin bada: etorkizuna uher datorkie…

Harritu ginen hargatik transferentzia ekonomiko horren berri ukan genuenean. Wipro ere talde familiarra da eta indiarrak ari dira, antza, finantza aldetik erakargarriak diren Europako enpresetan beren dirua inbestitzen. Eta zer diote bertako langileek?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.