Bira

Eskubirago

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hara. Niqaba debekatua da Frantziako leku publikoetan. Hedexuriek multak jartzen jada dizkiete aurpegiak gorderik plazaratuko diren emakumeei. UMPren laizititateari buruzko eztabaida pribatuak ondorio koerzitiboak eman zituen. Diskurtsoak orain argiki musulmanoen aurka altxatzen dira Guéant barne ministroaren asteroko ateraldietarik haste. Artean lehendakariaren alderdiaren ontzia abandonatzen dute Rama Yade, Grenet edo Borloo bezalako arratoiek.

Pentsa liteke arabear jatorriko herritarren estigmatizatze oldea egoeraren araberakoa dela. Baina ez. Aitzinetik kalkulatua da. Bi gizonek are eskubirago daramate Sarkozyren politika, laster Fronte Gorrotoarenarekin berdinduko dela. Hauteskundeekilako zinismoaren hildoa urratzen dute batetik Henri Gainok eta bestetik Opinion Way aburu-ikerketa enpresako Patrick Buisson maurrasiarrak. Imigrazioaren oihala beldurraren hariarekin iruten dabiltza, izu hori manipulatuz irabazten baitira Buissonen ustez bozkaldiak eta ez egun orozko arazoak aipatuz, hala nola gasolinaren prezioaren goititzea, langabezia ala erostahalaren urtzea.

Presidentak ordu larrietan Buisson deitzen du laguntzeko. Hargatik azken erabakiak berak ditu hartzen. Diotenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.