Ez dakit gauzak zergatik ez diren ia inoiz espero dugun bezalakoak.Pasatzen dituzu hilabeteak zerbait prestatzen, eta eguna heltzen denean, ia inoiz ez da zuk espero zenuen bezala pasatzen. Horrek ez du zertan txarra izan, baina balio behar liguke espektatibak eraikitzeari uzteko. Ez dugu nahi, ordea; edo ezin dugu. Hurrengoan ere pentsatzen hasten gara. Eta badakizue zer gertatzen den:espektatibak dituenak arriskua ere badu. Gauzak gertatu litezke espero baino askoz hobeto, edo okerrago. Kontua da, edonola gertatzen direla ere, guk pentsatzen genuenaren desberdin gertatuko direla. Ahaztu egiten zaigu, baina beti daude gure esku ez dauden xehetasunak, eta horiek aldatu egiten dute ia dena.
Bai, nik ere pentsatzen nuen aulkitik salto batean altxatuko nintzela, baina altxatzea ere prozesu luzea da. Tarteka salto egiten dut eta tarteka berriz eseri. Gogor egin zait lehen bertsoak oraindik eserita kantatzea. Egoera ez da asko luzatuko, baina nik espero ez bezala gertatu da hau ere. Nik espero ez bezala amaitu da uda, eta nire espektatiba guztietatik kanpo zeuden gauzak gertatu dira.
Saiatu behar nuen errekuperazioa ez irudikatzen, baina egin dut, eta orain, bestela uste banuen ere, erortzea bezain neketsua ari da izaten altxatzea.

BIRA
Espektatibak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak