Onintza Enbeita

Etxean

2024ko urriaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

«Gu lehen matxistak ginen, eta orain matxista-leninistak», aitortu zidan. Barre eta negar egin nuen. Izan ere, ezkerreko alderdietan militatu dugun neskok ez ditugu beti militantzia, kartzelako bisita, elkarrizketa, kargu publiko edo klandestinitate gozoak izan. Ondo dago gurekin ibili diren gizonak horretaz konturatzea, gauza asko isildu baititugu etxea goitik behera ez botatzearren. Orain, ardo bi edan eta hizketan hasten garenean, gizon batzuek jarrera defentsiboa hartzen dute; beste batzuek, ostera, onartu egiten dute ez dutela ondo jokatu.

Egunokaz komunikabide guztiak ari dira Errejon gora eta behera, eta entzun ditut zenbait esanez «begira ezkerrean zer gertatzen den», eskuinean gertatuko ez balitz bezala, eta beste batzuek iradoki dute ezkerreko neskak hain feministak badira ea zergatik ez duten lehenago salatu, eta barruak sua hartuta nabil. Botere harremanak ezkerrean zein eskuinean daude, eta etxe sentitzen duzun lekuan eraso egiten dizutenean, kanpoan eraso egiten dizutenean baino beldur handiagoa pasatzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.