Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Etxekoandreak

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kapitalismoa ugalketa lanaren degradazioan oinarrituta eraiki dela diosku Silvia Federici pentsalari feministak. Alegia, zaintza lana esaten diogun horren gutxiespenean; mendeetan eta mendeetan emakumeen ardurapeko diren zereginen baliogabetzean. Funtsean, kapitalismoaren katea bera sostengatuko duten jendeen sortze eta mantentzea (izan) da emakumeen zeregina, Federiciren terminologia marxistan, lan indarraren ekoizpena. Edo beste era batera esanda, eguneroko premien asetze ezinbesteko bezain ikusezina: jatekoa, garbitasuna, jantzi hornikuntza, hazkuntza...

Ados nago Federicirekin. Are, esango nuke kapitalismoak asmatu badu zerbait oso ezkutuan gordetzen horixe izan dela: lan horien gutxiespena dela beste zapalketa guztietarako lehen harria. Hain ondo gorde du, eze ezkerrik ezkerrenari ere kosta egiten zaiola etxekoandreen zeregin horietan lana ikustea, eta, esaterako, grebarako subjektu izatea ere ukatu egiten diela. Eta, noski, lan izaerarik aitortzen ez bazaio, are eta gutxiago jakintzarena. Halaxe bizi gara, mendeetan ametatik alabetara igaro den ezagutza, gure ongizatearen iturria mespretxatzen, harik eta modako sukaldariren batek edo mediku/psikologo ausarten batek gastronomiaren edo zientziaren kategoriara igotzen duen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.