Onintza Enbeita.
BIRA

Euskara

2021eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Azken urte eta erdian gertatu ez bezala, neure burua ezetz esaten harrapatu dut. Eta ez da ez dudalako kantatu nahi: fisikoki ezin naiz leku batean baino gehiagotan egon aldi berean. Martxoaren 8ari buruz esaten genuenaren antzerako zerbait esan dezakegu abenduaren 3ari buruz ere. Euskararen eguna ospatzeko interesgarriak gara bertsolariak: kultura, nortasuna, herria, hizkuntza... Ordea, urte guztian egiten diren gauza moderno eta deigarrietan ez dugu hain ondo ematen. Ez dut esango ezertarako deitzen ez zaigunik, ze nire lagun batzuek pentsatzen dute gauza gehiegitarako deitzen digutela, baina azterketa hotz bat egingo bagenu, gure instituzioek ez gaituzte etorkizunarekin lotzen. Ez gu, ez euskarari lotutako ezer.

Gure alderdi politikoentzat eta instituzioentzat euskara lehentasuna balitz, aspaldi gaindituko genituzkeen ele bitan egindako prentsaurreko jasanezinak. Ordea, hemen jarraitzen dugu: lanpostu publikoen ehuneko handia euskaratu gabe, telebista publikoan gaztelaniaz inbertitzen, hezkuntzaz zer esan... eta euskararen egunean bertsolariei deitzen edo iritzia eskatzen. Aurtengoagatik gustatuko litzaidake egun on esateko gai ez diren telebista aurkezleei edo kirolariei galdetzea euskarari buruz. Esan diezagutela zergatik ez duten ikasteko beharrik ez gogorik sentitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.