Itxaro Borda

Florence Delay

2025eko uztailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Marguerite Yourcenar erraldoiak ireki bidetik, frantses akademian sartu zen laugarren emakumea izan zen sustraiak Baionan zituen Florence Delay idazlea eta irakaslea. Uztailaren 1ean, Joxe Azurmendi euskal filosofo handiaren egun berean hots, eman zuen azken hatsa, 88 urtetan. Hispanista zen, itzultzailea, amerindioen poesia bilbatuz Partizio gorria antologia baten egilea ere bai. Baionako bestetako literatura sariketaren karietara egin nuen nik haren ezagutza, frantsesezko epai-mahaiaren buru zelako eta ni euskarazkoarena. Ongi konpontzen ginela oroitzen dut, bihotzean zeukan umore gozoak agian izkinak leuntzen zituelako!

1990 urtean Etxemendi izeneko bere nobela euskalduna plazaratu zuen. Euskal gatazkaren muinean errotu istorio bat zen, abentura, fantasma, politika eta gogoetak nahastuz. Obraren parte bat Miarritzeko itsasargiaren inguruetan kokatzen zen, bertako homosexualen hitzordu leku ilun hartan hain zuzen. Borroka armatua nahikoa erromantikoki kontsideratzen zuela iruditzen zaidan arren, harritzen naiz halere, nola ez den eleberria oraino euskarara itzuli. Uste dut mereziko lukeela. Edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.