Onintza Enbeita.
BIRA

Gaurko eguna

2023ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Jendeak ez du ulertzen zergatik ez duten graziarik egiten dutxan xaboia erortzearen inguruko txisteek. Heterosexual askok nahastu egiten dute haien ingurukoak homosexualak izatea haiekin zerbait nahi izatearekin. Oraindik ere badira ustez normalak diren gauzak eta hala ez direnak. Gotzain izatera iritsi diren zenbait apaizek homosexualitatea sendatu dezaketela diote, eta transak babestuko dituen legea argitaratu denetik, askok pentsatzen dute derrigortu egingo dituztela genitalak aldatzeko ebakuntzak egitera. Kalean bikote heterosexualak musukatzen direnean ez da ezer gertatzen, baina neska edo mutil bi badira musuka ari direnak errespetatu egiten ditugu, baina iruditzen zaigu ez luketela haien maitasuna hain agerian erakutsi behar. Gizonezkoen lehen mailako kiroletan ez da homosexualitaterik existitzen, eta emakumezkoenetan ari diren guztiak hala direla iruditzen zaio gizarteari. Normatiboak ez diren gorputzak edo sexu-praktikak agertzen diren filmak ikusteko, haiek ikusarazteko antolatzen diren jaialdietara joan beharra dugu. Sexu bereko jendea polita egiten zaiola esateko, badago esaldiaren hasieran «ez naiz homosexuala baina», esaten duenik. Jipoitutako homosexualak eta transak daude albistegietan.

Eta hala ere, jende askok ez dio zentzurik ikusiko gaurko egunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.