Itxaro Borda

Giza ehiza

2025eko ekainaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Mundu zuri eta zis honetako politikari aho zabalen aldarrikapenek ondorio larriak badituzte hiritar arruntenen gorputzetan, batez ere larrua ilunegia edo mintzaira ofiziala traketsegi ahoskatzen dutenengan. Giza ehiza hasia da Chicagon. Giza ehiza hasia da Frantziako fronteretan. Muturreko alderdiek atitxaturiko gorrotoz hantua dator immigrazio klandestinoaren kontrako politika: sorginak itzuli dira, terroristak, etsaiak, izu sozial formulaezin baten esku-makilak.

Berina beltzekiko kamioiak sartzen dira Chicagoko mexikar auzoan hogei urte hauetan bertan bizi diren ama familiakoak atxilotzeko. Poliziak itutzat dauzkan jendeak ez dira gehiago plazara ateratzen, bilduko dituztelako beldurrez. Hexagonoko mugetan aldiz, iragan astean, kontrolak eta sarekada mediatikoak izan dira bi egunez, autobus eta tren geltokietan bereziki. Atlantikoaren bi aldeetako giza-eskubideen elkarteek egikera horiek salatzen dituzte, baina debaldetan. Hainbeste haro eta herra, Frantzia mailan egoera irregularrean zeuden 620 arrotz baizik ez harrapatzeko: immigrazio oldea azkenean ez balitz erraten duten bezain masiboa?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.