BIRA
Goazen korrika!
Batzuk gara euskaldunak besteak euskaldungai, hizkuntzaren jatorria ez dugunak galdu nahi. Elorrion arineketan, Donibanen lasterka, Oñatin antxintxika. Mendez mende euskalduna, izan da euskaraduna. Laino guztien azpitik, eraso denen gainetik, Piarres eta Maddi bide bazterrean dira muxuka ari: muxu bat eman eta zazpi zeru ikusi. Atzo zinen bakarra, beste denen artean zakarra, gaur ordea zuhaitza eta korrika goaz protagonismo eta harrokeriak alde batera utzirik. Gehiegi izan ginen eta nahikoa ez ginen. Ongi etorri lagun euskararen herrira, alai borrokatzeko dugu bertutea: gurekin etorri eta indarra ekarri. Euskararen bizitzaren geroaren atzetik hau da gure maratoia. Jalgi hadi euskaraz, bizi ganoraz. Ezkutua uzteko garaia badator, pauso bakoitzeko hitz bat asfaltoan txertatuz goazen korrika lurra ez baita zorua. Euskaldunak gara, mundukideak: gu herri gara, herri bat osorik. Ez da malefiziorik: elkar ulertzeko sortzen dira hizkuntzak eta egunero zaintzen dira. Pausoz pauso euskara emanda elkarri, urratsak dira gure oinarri Urepeletik Bilbora. Malabaristak, jaiotzatik ilusionistak, su irensle optimistak, kontortsionistak... aukeratu zure lekua bidean, herriaren arnasa sentitzen da korrika datorrenean. Ez egon atertu zain: pentsatutakoa hitzekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu