Itxaro Borda

Hannah Dugan

2025eko maiatzaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

FBIk Wisconsineko Hannah Dugan jujea arrastatu du, emigrante baten atxiloketa trabatu zuelako aitzakian eta Pam Bondi Justizia idazkaria mintzatu da segidan: «Iheslari bat babesten baldin baduzu, edozein zarela, ehizatuko zaitugu eta berehala auzipetuko!». Planeta honetako ipar hemisferioko herrialde gehienetan entzuten dira hitz hauek, politikoen adierazpenetan bereziki eta epaitegietatik pasatzen diren herritarren ahoetan, Asier Urbietaren Faisaien Irla filmean edota Kataluniako telebistak erakutsi duen Pireneus, el mur invisible dokumental ederrean.

Hannah Dugan oroitzen dut goiz honetan, baina gure inguruan Afrikatik datozkigun haurride gazteen harreran dabiltzan kideak, bederazka, izenda nitzake halaber. Esku-ukaldi isil eta xume horrek agian gehiago ekartzen dio laguntzen duenari, lagundua denari baino. Elkartasuna beti bi zentzutara doalako ezbairik gabe. Hargatik gauza bat jakin behar da: ez dute ideologia estremistek, gaztiguek, kartzelaldiek edo muga trinkoek migratzailea migratzetik oztopatuko, migratzea, izan gizaki ala txori, eskubide fundamentala delako...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.