Onintza Enbeita
BIRA

Hautua

2021eko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Pello Reparazek seme-alabak euskarazko ereduan matrikulatzen dituzten gurasoei eskaini die irabazi berri duen MIN saria. Sare sozialetan harrotasuna eta hunkidura erakutsi dituzte euskaldun askok; ez da gutxiagorako. Izan ere, bada oraindik euskarari sinbolikoki eta euskaldunoi zuzenean eraso egiten digun administrazio, pertsona, alderdi politiko eta erakunderik. Beraz, ederra baino ederragoa da artista bat ikustea gurasoei euskara eman izana eskertzen, eta munduari esaten nola euskarari esker egin duen egin duen ibilbidea. Alderantziz gertatzen baita normalean: Euskal Herritik mundura salto egin nahi izaten duten artista askok euskararik gabe ematen dute pauso hori.

Eta orduan kazetariek galdetzen diete ea zergatik abesten duten erdaraz euskaldunak izanda. Erantzunak, halako kasu batean eman daitezkeenik arruntenak izaten dira: erdara naturala zaielako, halako lekutan bizi izandako esperientzia hura beste hizkuntza horretan bizi izan dutelako, rockak erdaraz behar duelako... Ordea, inork ez du argi eta garbi esaten erdaraz kantatzea hautu politikoa denik; eta bada. Euskaraz kantatzea hala den bezala. Ez diot aukera bati ez besteari zilegitasunik kenduko, baina hautatu beharra arazo politiko baten ondorio den heinean, egiten den edozein hautu ere politikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA