Itxaro Borda

Hautuzko jendeak

2025eko maiatzaren 22a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Han eta hemen, gobernatzen gaituztenen ahoetatik diskurtso beldurgarriak entzuten ditugu. Iragan astean, adibidez, Imanol Pradales lehendakaria immigrazio fluxuen kudeaketaz mintzatu zen, isuri anonimo horietan jende kalifikatuak hautatu beharraz, Euskadi den Oasia aberasten segitzeko. Gasteizen ere, Washingtonen, Parisen eta Madrilen bezala, afrikar jatorriko diplomatuak errezibituko lituzkete gogotik, medikuak, ingeniariak, ikerlariak, (apezak?) Europa zahar honetako industriaren gurpiletan sartu eta lan-munduan berehala eraginkorrak suertatzeko moduan.

Migrazioen kontrolatzeko nahikunde planetarioa bada, izugarrikeria humanoak biderkatuz alabaina. Hiru metro gorako hormak, mugak, erretentzio zentroak, alanbrezko zerragiak eraikitzen dira, debaldetan, gure buruzagi ttattardunak etsitzeraino. Agian, hobe liteke, hautu injustuen partez, etortzen diren gizon eta emazte gazte saldoak integratzea, halako energia bizitore bat ekartzen dutelako: beraiek dira, menturaz, morkots bilakatu Europa honek etorkizunaren hordagoa egiteko eskuetan dauzkan karta nagusiak... Hauxe ere egia da, ez naizela ni lehendakaria!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.