Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Hemen

2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Inoizko gazte belaunaldirik prestatuena sortu dugu, hainbeste miresten ditugun Europa iparraldekoen inbidiarik gabekoa, baina, hara, erbesterako bidea hartzen hasi dira. Ingeniariak baitira, edo informatikariak, edo enpresa kudeaketan adituak, edo osasun arloan. Ingelesez trebeak. Graduondokoen jabeak. Eta ahalegin horrek ordaina behar du: teknologia berrienak, etxe zabalak, auto indartsuak eta astialdi bidaia eta emozioz betea bermatzeko adinako soldata. Eta guk halakorik ezin eskaini. Izan ere, esne mamitan lo geundela krisia izeneko asmakizun horrek di-da batean suntsitu du gure aberastasuna, eta etorkizuna are eta beltzagoa datorrela dioskute finantza orakuluek —euren profeziak kunpli daitezen errealitatea plastilina bezala moldatzen duten horiek—.

Badoaz gazte prestatuak, geuk sustatuta: ez izan tontoak, ez geratu atzera, baliatu aukera, aurrera egin, gaur egun ez dago distantziarik, izan ausartak, Internetek batzen gaitu... Urduri baina irribarrez doaz, abentura aipatuz. Baina lur promestuetan, gero eta gehiago, behinolako eskulan merke eta beltzaren pare hartzen dituzte; distantzia zuloa da, hotza paradisua.

Eta gu hemen, herria-nazioa-estatua aldarrikatzen, oinarri behar duten horiek kanpora bultzatzen ditugun bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.