Onintza Enbeita.
BIRA

Homofobia

2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun
«Puto gay de mierda». Hori da eskolako lagunek berari esateko daukatena. Guraso askori umeen gauzak iruditzen zaizkie, baina ez dira hain umeak: 15 urte dituzte. Honezkero balio eta errespetu gehiago izan behar lukete. Gazte horiek taldetan ibiltzen dira, eta bistakoa da ez dutela onartzen haien ustez gizon eredu konkretu bat betetzen ez duena. Gazte horiek harremantzen hasiko dira laster, eta argi dago heteronormatiboak ez diren harremanak ez dituztela onartzen. Eta hori ez da kasualitatez gertatzen. Feminismoaz edo LGTBI eskubideez hitz egiten dugunean gauzak lekutik ateratzen ditugula esaten digute, egoerak asko egin duela hobera, ondo bizi garela eta abar. Ez dirudi hala denik. 15 urteko gazte batek ezin badu lumarik izan inork burlarik egin gabe, zerbait gaizki egin dugu edo egiten ari gara: gurasoak, eskola eta gizarte osoa.

Homofobia normalizatzen ari dira zenbait pertsonaia komunikabideetan. Telefono kateetan mozten ez diren txiste homofoboak gutxi baziren, orain homosexualei buruz edozer esaten duten influencer-ak daude. Eta milaka gaztek jarraitzen dituzte. Gazte horiek ideia faxistak eta homofoboak erreproduzitzen ari dira, eta jendeak, beren semea edo alaba ez bada erasotua, beste aldera begiratzen du. Eta horrela dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.