Inguruan ditudan askok ez dute ulertzen nola bidaltzen didaten dendetatik honen edo haren berri. Jende askok ditu saltoki handietako txartelak, eta horiek eskainitako abantailak baliatu ohi ditu. Nire kasuan, esaten didatenez, harrigarria dena da denda txikiek idazten didatela. Garai batean arropa edo oinetakoei buruz izaten ziren mezuak, orain jan-edanari dagozkienak ere bai. Baita etxeko gauzen gainekoak ere. Mezuak sinpleakdira eta ez naute ezertara behartzen, baina gustatu egiten zaizkit. Ez dira milaka pertsonarentzat idatzitakoak: niri zuzentzen zaizkit. Badakite zer den normalean erosten dudana, edo aurreko astean aurkitu ez nuena, edo norbaiti oparitu nahi diodana, edo jantzi gura dudana... Adi egoten dira dendara noan bakoitzean, eta badakite arropa garbitzeko zein xaboi erabiltzen dudan edo gorputzerako zein gustatzen zaidan. Badakite zein kolore ez dudan atsegin, eta kontziente dira opariak norentzat diren kontuan hartzen dudala zenbat gastatu erabakitzeko.
Niri gustatu egiten zait hurbil ditudan dendetan erostea. Garbiketarako ozpina pixka bat garestiagoa dela? Ez ditut urtean milaka botila behar, eta bakarra zentimo batzuk gehiago ordaindu arren, badakit dirua norentzat den. Badakit ez duela jendea hankapean erabili berak dirutza irabazi duen bitartean.

BIRA
Hurbilekoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu