Bira

Idorreria

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Idorreria ez da gurbiltasuna. Neoliberalismoak belaunaldi osoak eta interes komunak sakrifikatzen ditu zorraren eta langabeziaren zamaren pean. Kazetari, politikari, enpresari edo bankarien diru falangaren ondorioak jende arruntei paira arazten dira, hauek hobendun gisa estigamatizatuz eta gerrikoaren tinkatzera behartuz, hatsa galtzeraino. Kapitalismo berriak bere helburu goraipatuena ez du lortu, merkatu ezarautua herritar guztientzat muga gabeko aberastasun iturri bihurtzea alegia.

Santizpiritu zubia zeharkatzen ari nintzen William Mitchellen beyond austerity artikulua kaskoan oihar. Interesatu ninduela aitor dut. Fikzio neoliberalaren arabera zorra da gakoa; horregatik gaztigatu dira hain larriki Grezia eta Irlanda. Baina egiazki bi herri horietako zor publikoa ez zen hain erraldoia. Inflazioa hantzen den lekuetan, defizita publiko larregiengatik baino erregaien eta janarien goratzetik omen dator askotan, biak lotuak direlarik gainera. Denboran zergagintzak zituen izkinak leuntzen. Gaur egun zergak ere gehiengo zirikatuak ditu pagatzen.

Buruzagiek austeritatea hobesten dute hiritar pikarraituentzat, ona dela errepikatzen digute, eta guk bai buruarekin besterik ezinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.