Bira

Inplosio

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Norberak galda lezake nola debekatzen ahal zaion jatorri magrebiarreko andere bati —hau baita Guéant feldkaporal meharraren hiraren helburua— toki publikoetan zapia edo burka buruan ibiltzea, Baionako karriketan apezak sotanaz bezti azaltzen direlarik eta tripak airean kontsumoaren fedeari arraiki jarraitzen zaizkion hainbat bizidun. Herritar estigmatizatuen bizkar, FN zitaltsuaren pentze kutsatuetan alha dabiltza UMP-ko mandoak.

Azken hauteskundeotako emaitzek erakusten dute ordea Sarkozyren UMP urguilutsuak inplosio bat jasan duela, mila pusketan zartatu dela eta agian Anne Marie Garat adiskideak 2007an iragarri antzera bukatuko dela historioa. Le Monde egunkariaren zutabeetan idazten zuen: l'illusion comique s'achève en tragédie. Ideia eta ekintza xenofobikoekin jostatu dira, nazkaraino. Galdu dute. Ondorioak atera ditzagun: hiritarrak kopiak baino originalak hobesten ditu etaabstenzioa sekula baino handiagoa da.

Ezkerraren esku dirate Frantziako departamendu asko, gurea barne, buruzagien eta jendaldeen artean leze bat badela frogatuz. Biharko lurralde antolaketak Sarkozyri baimentzen dio ez dela nehoiz horrelakorik berriz gertatuko. Lehendakari baldin bada oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.