Ainize Madariaga

Ito

2024ko otsailaren 8a
05:00
Entzun

Miresgarria da, urteak baitaramatza jendea aterpetzen, hegalpean harturik, eta horrek bizitza errotik aldatu dio. Semearen gela ireki du, bai bere intimitatea, eta bizitzako urte batzuk ere. Ez zaie denei emana. Baina ez nau estonatzen, militante aki-ezina baita, eta betitik: ikastolen —eta bertzeren— aldeko borrokalaria. Nola ez, euskara ikasia du. Alta, etxekotu zaionari ez zaio etxeko lengoaiarik eman: «Daukan zama ez areagotzeko». Zimiko mingarria hauxe, euskara karga bat balitz bezala. Areago, Frantziak bozkatu berri duen immigrazio legea dela-eta, entzun diot: «Behar zaizkie frantses kurtsoak segurtatu, hemen integra daitezen».

Etxekotuak dakizkien lau lengoaietarik ez da arrastorik, noiz ez den telefonoz ari delarik afrikar ahaideekin. Etxean behatzen den bakarra, bai nagusia bai ere maizterra zanpatzen dituena da, sukaldea arrozten duen hori.

Ezinduari lagundu nahian, norbere burua ezintzea. Itotzen ari dena salbatu nahian, norbera ere zirimolak hondoratzea. Alta, ezin konta ahala parada galarazten zaizkio imigranteari, euskararen borta zerratzen zaion bakoitzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.