Onintza Enbeita.
BIRA

Itxaron zerrendak

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Nik ere itxaron egin behar dut errehabilitaziorako. Bitartean, ariketa batzuk egin eta denborari bere magia egin dezan utzi. Ezin duzue imajinatu barruak nola irakiten didan Osasun sailburu andrea entzuten dudanean itxaron zerrendak saihesteko jendea mediku pribatuengana bidaliko dutela esanez. Badirudi gero eta jende gehiagok ordaintzen dituela aseguru pribatuak, eta ez dut ulertzen. Ez dut ulertu nahi. Itxaron zerrendak laburtzeko bidea ez da oinarrizko zerbitzuak pribatizatzea. Aitzitik, uste dut alderantziz gertatu dela: oinarrizko zerbitzuak pribatizatu eta murriztearen ondorioz, itxaron zerrendak handitu egin dira. Eta orain ere, proposatu duten konponbide bakarra da poltsiko pribatuak betetzen jarraitzea.

Ez dut ezer berria esango medikuak, erizainak eta osasun langileak kontratatzea aukera hobea dela esaten badut. Eta ez dit balio medikurik ez dagoela esateak, ze seguru nago esaten dutena baino gehiago daudela. Ospitaleak, anbulatorioak, herri txikietako kontsultak behar bezalako zerbitzuz hornitzeak ere lagunduko luke. Arazo asko bertan konponduko genituzke, zentro handiak kolapsatu gabe. Bai, badago dirua. Pribatura bidaliko duzuen jende horren guztiaren faktura osasun sistema publikoan zenbat zerbitzu dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.