Ainize Madariaga

.K

2024ko maiatzaren 1a
05:00
Entzun

Puntua non hasten den. Lehen uneek ezin azalduzko konklusiorat garamatzate: laket dut, gorroto edo ezin deliberatu. Aisago zait hasmentako kokagune hori kategorikoa delarik, dudarik gabekoa, eta horren arabera jokatzea. Demagun ez dudala gustukoa, Urkuluko dorre inkontzientea eraiki dudala ezezko hori elikatzen duten harlanduz. Baina, denborak aitzina egin ahala, gustuak biluz dezake inguratzen nauen ezezkoen harresia, plazerak gaina hartu arte. Garaipena. Korrikako, Herri Urratseko, Ibilaldiko, Nafarroa Oinez-eko kantuekin, jenderen batekin edo tindu-obren batekin gertatu izan zait. Lehenbizikoan maitatu ez, baina aberea etxekotzen den bezala, neureganatzen dut; bizipen gozoek inguratu eta gidabaimenarekin nola, puntuak irabazten ditu.

Lauso den irudi bat, hurbildu ahala nola garbitzen den, halaxe gertatzen zait.

Hasier Morenoren akuarela dirdirantak lehen kolpetik maitatu ditut errotik, eta gainera, bizpahiru soren ondotik, ikusi ez zenituenak agertzen zaizkizu. Abstraktua zureganatzen duzun puntu horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.