Ainize Madariaga

Katalina Elizalde: oroimenari ohore

2023ko abenduaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Senpereko jenderik ahaltsuena zen, Lapurdin ere, andere puxanta. XVII. mende hastapen hartan, lider soziala, alo. Herrikideekin batera borrokatu zen Jean-Paul de Caupenne Senpereko jaunaren kontra, zeinak nahi baitzituen herri lurrak ebatsi.

Frantses koroaren zerbitzuko epaile nagusia zen De Caupenne, eta Tristan Urtubiako Jauna, armadaburua Lapurdin. Biak herritarren etsaiak. Noble ororen gisan, ez zuten eskubiderik Lapurdiko Biltzarretan parte hartzeko.

Eskuz esku lanean aritu ziren Espainiaren aldeko espioitzan, bai ere Urdazuri arroako sekta satanikoa erauztean. Urtubiak helarazi zien bere etsai politikoen zerrenda Bordeletik jin epaileei. Katalina Elizalde Mutrikurat ihesi joan zen, zartaginetik surat, espainiar Inkisizioak harrapatu baitzuen eta berriz ere frantsesen esku utzi. Orduan isildu zuten betirako bere izena eta izana: Damnatio memoriae.

Alta, ez arras, bihar estreinatuko baitute Seaskaren Senpereko kolegio berria, aintziratik zinez hurran, goraki aldarrikatuz lau haizeetara: Katalina Elizalde!

Izan baita nor.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.