Guineako Condé presidentak planak aldatu ditu. Getma frantses taldearekiko kontratua ukatu eta portua Bolloré enpresariaren esku utzi du bost ehun milioi euro sartu ditzan honen garapenaren segurtatzeko. Afera zukutsua naski, 2007ko maiatzaren 6an Fouquet's ostatuko jauzaldian parte hartu zuenarentzat.
Egunotan Condé jauna Parisen dago. Medefekoekin biltzekoa da, inbertitzaile saldo batekin eta bistan dena Sarkozy zein Fillon bi aldiz bekoz beko elestatuko ditu. Hargatik Libiaren laguntzeko orduan –zinez- lehendakari ausartaren plantan agertu denak françafric egitura indartzen duen buruzagiaren errezebitzeko denborarik ukanen ote du? Allah jainkoak baizik ez dakike. Dena dela Guineako armadaren berrosatzea aipatuko dute. Menturaz hegazki eta tresna hilgarriekiko katalogoa arraiki luzatuko diote.
Halaber Gaddafiren petrodolarren iturria agortzen baldin bada Afrika sortaldeko herri asko arriskuan izango dira. Dakarreko Manuel muturrean 2012an eraikitzekoa zen 60 pisuko Kaddafi African Tower proiektua bertan behera joango da, frantses –besteak beste- armekin borrokatzen diren gaddafizaleak frantses armek suntsitzen baldin badituzte.
Bi lore Bollorérentzat.
Bira
Konakri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu