Onintza Enbeita.
BIRA

Korapiloa

2023ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Triste dago Gernikako azoka joan den aste bietan. Saltzaileak ez datoz eroslerik ez dagoelako, eta erosleak ez dira etortzen saltzailerik ez dagoelako. Arrautzaren eta oiloaren kontuaren antza dauka guztiak. Mahaiak hutsik ikustera ohituta gaude, baina, lehen, boladak izaten ziren eta, orain, iraunkortzen ari dira hutsuneak. Atzo ere esan zigun baserritar batek martxora arte ez dela etorriko. Ez ei dauka ekartzeko ezer. Eta hori ere arrautzaren eta oiloaren kontuaren antza hartzen ari da. Jendea kexu da ez dagoelako erostekorik, eta gu kexu gara neguko barazkiak ez direlako saltzen. Ez dakit zer egin ahal izango dugun egoerari buelta emateko edo korapilotik ateratzeko, baina nonbait zerbait aldatu egin behar dugu denon artean: edo gure lan ohiturak edo janari ohiturak edo kontsumo ohiturak. Edo bestela, musika zuzenean ekarri beharko dugu azokara, edo kirol ikuskizunen bat edo antzerkia edo batek daki zer, jendea etor dadin.

Kontua da bozgorailuetatik jartzen diguten musikak apenas animatzen gaituela honezkero. Saltzaile gehiago behar ditugu, baina erosleak ere bai. Ez daukagu magia egiteko aukerarik, baina guretzat merezi behar du beti landu ditugun gauzak landatzea, eta jendearentzat merezi behar du azokara etortzea ere. Egingo ote dute ezer, zerbait egin dezaketenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.