Onintza Enbeita
BIRA

Kritikoak

2023ko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo da. Joateko arrazoiak indartsuagoak dira ez joatekoak baino. Eta halakoetan, ulertzen dut, ahalik eta jende gehien batzearren, gutxienekoetan oinarritutako testuak egiten direla deialdirako eta atxikimendurako. Horrek berez ez du ezer txarrik, baina horrekin kritikoa izateak ere ez. Gauza bat baita testu baten atxikimendurako sinadurarik eman nahi ez izatea, eta beste bat manifestaziora ez joatea edo ez joateko deialdia egitea.

Munduak aldebikotasunaz hitz egiten digu, baina ez dut uste hemen alde bi daudenik. Ezta israeldar eta palestinar zibilek berdin sufritzen dutenik ere. Batzuen eta besteen bizitzek ez dute berdin balio. Batzuk aldran hiltzen dituzte, eta besteak banaka. Hala ere, guk berdindu egin nahi dugu denen sufrimendua, eta Israeli boikota egiteko deialdiaren aurrean, hango errugabeen praketan jartzen saiatzen gara. Sentitzen dut, baina ez gara mundu idealean bizi, eta, negoziazioa gatazkak konpontzeko biderik onena den arren, Israel Palestina anikilatzen ari da. Hain zuzen ere, palestinarren lurraren gainean eraiki zuelako bere estatua. Israel den bitartean Palestina ezingo dela izan esateak ez nau manifestaziotik urruntzen, ezta boikoterako deialdia babesteak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.