Ainize Madariaga

Kumezurtz

2024ko urtarrilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eroso-eroso jartzen zarelarik besaulkian, kausitu duzularik mirakuluzko tarte baten libratzea —Mairiren indarrez, dudarik gabe—, eta zabaldurik aldizkaria edo liburua: hori une gogoangarria! Ez zenioke ezetzik erranen negu mineko eki izpi zurpail bakar bati ere, eta hasian hasi, ez eta kikara bat teri ere. Arnasa sakon hartu, eta eztiki botatzen duzu, kantoi bakarreko irriñoak salatzen duela ongizatearen erpina.

Alta, Mordorko erresuma peko zolarat erortzen den bezala ikus dezakezu, zuk ere, atsegin beharko zukeen unea amorruak hartzen: euskaldun idazleak erdaraz izkiriatu du oraingoan ere. Arrazoiak arrazoi, eskubide osoa du, nola ez, nahi duen lengoaiaz idazteko. Baina, nik ere bai, irakurle gisa, badut deretxoa abandonatuaren sindromea sentitzeko; halakoetan irudikatzen dut auzoko zurgina New Century Global Centerrerat doala homologazio beharrak itsuturik, ohartu gabe ere bere zerbitzuak han ez direlarik sekula etxean bezainbertze preziatuak izanen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.