Fukushimatik datorkigun lainoa zeru zolan hegaldaz dabil astekenaz geroztik. Agian ez da iragarri baino lehenago etorri, ezen orduan gure bizitzan bigarren aldikoz kontaminatuak izan baigara. 1986ko apirila bukaeran gertatu zen aurrenekoa. Osagarriarekiko dakizkigun ondorioekin. Ez da harrigarria beraz nahikoa (irrati)aktiboak suertatu baldin bagara azken hogeikada hauetan.
Ez omen da landerrik. Diotenez. Ez da aldion ere neurri berezirik hartuko jendaldeen gerizatzeko. Harrigarria. Alta boterean daudenek badakite, industria farmazeutikoen alde, Polonia katalandar emankizuneko serora histerikoaren antzera mintzo naiz, psikosiak hazten, hala nola H1N1 gripa pandemiaren denboran. Duela urtea eskas, guztiak sufrikario garratzetan urtzain sukartsuz hiltzekoak ginen. Hemen gaude oraindik eta astiro-astiro eskandaluaren atzamarra argira ekarri da.
Nuklearrarena egiazko tabua da. Errepikatzen darrait. Ekialdetik ahuldurik datozen eta naturalak ez diren irradiazioak ez dira alaina inoxenteak. Beraz kontuz ibili beharko gara, batez ere baratzekiak jatean edo esnea edatean. Oroz gainetik haur hotzak ditugu kutsaduratik zaintzekoak. Erran gabe doa. Baina ez dute erraten.
Bira
Lainoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu