Itxaro Borda

Lan baldintzak

2025eko uztailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Politikari neoliberalen onerako dator aldaketa klimatikoarekiko negazionismo uhina. Iparreko hemisferioan jadanik, ingurune krisiak elikatzen duen eta atzerako urrats guziak zilegitzen dituen milenarismo apokaliptiko hori eskuin muturreko ideologoen bataila-zaldia da. Trumpek oihanen babes legala altxatu eta drill baby drill leloaren ildotik basoen esplotaziorako bideak oro zabalik utzi ditu. Hemen bertan, etxebizitzak beroketari egokitzeko diru-laguntzak ezeztatu dira, energia berriztagarrien aldean nuklearrarena hobesten da, eta pestizidak, ahurrak eman ahala hedatzen ahalko dira, herritarren osagarriaren kaltetan.

Badirudi ez dutela nagusiek, beren bulego klimatizatuetan, beropean ari direnen lan-baldintzak aldatzeko indar izpirik egiteko asmorik. Batzuen iragarpena egiaztatzen ari da: krisi ekologikoak sistema ekonomiko jasanezin honen geriza sozialen egitura ezegonkortuko du. Gard departamenduko gerezi eta abrikota biltzaileak pleini dira: «Are beroago da eta are fruta gehiago biltzera behartzen gaituzte!». Uztailaren lehenik hara, haatik, nagusiak arbolen artean, ur botilak eman beharko ditu... Langile horietatik gehienak kanpotarrak dira, paper gabeak asko!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.