Bira

Lerroak

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Larunbatean lantokian jende-lerroa Jules Ferry eskolaraino hedatzen zen. Bezero batek irria hazi zidan erranez Sobietar Batasun ohian ikusten ziren herroken antzekoak ageri direla orain eremu neokapitalista hauetan ere. Bat-batean ilunez apaindu jendetza haien irudiak izpiritua kilikatu zidan. Alabaina hutsik ziren supermerkatuetako ataletan bazebiltzan eskasia pairatzen. Egitura komunistaren suntsitzeko aitzakietarik bat suertatu zen ontasun gabezia hura.

Sortaldean eiki ez da ontasun faltarik. Dendak mukuru daude, hautua bada bederen, ardura sosik ez den arren. Lerroak sortzen dira ondorioz saltoki eta zerbitzu publikoetan beharginak ments direlako. Duela urte gutxi gitxeteetan sei kide azaltzen ziren tokietan gaur soilik hiru dira lanean. Horrek esplika dezake lerro jasan gaitzen emendatzea, handitzen doazela halaber haserreak, ezin egonak, laidoak eta dohako irainak. Eta egoera ez da hobetuko gobernuak postu murrizketa erraldoiak iragarri dituen heinean.

Lerro izugarriak agian ekonomiaren berriz kolektibizatzeko arrazoi izan daitezke. Baina nork nahi du atzera egin, lana omen hain garestia eta diotenez kontraproduktiboabilakatu denean? Gabeziarekin pazientzia ikasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.