Ainize Madariaga

Lili ederren erresistentzia

2024ko maiatzaren 15a
05:00
Entzun

Behar dela deliberatu, noiztenka bederen, bazterrak altxatzen. Lehentasunen podiumean ez da ardura irabazleetarik, baina, gertatzen da deboilamenduari gaina hartu behar izatea: kanapearen gaineko Sagarmatha baino goragoko arropa metak gaztigatzen gaituenean, konparazione. Hasian hasi, esker oneko lana da ikuzketarena, arras obedienta eta norberaren barne eta kanpo paisaiak zinez garbitzen ditu.

Adiskide batek dio laguntasuna lorategi bat dela, artetan ureztatu behar dela, ihartzerat utzi gabe. Hori zitzaidan gertatu, ene baitako garbiketa bat egiteko beharra jin zitzaidalarik. Lili ederra ez zebilela mila kolorez dantzan bihotzetan eta ilargiak ez zuela argitzen. Hartara, lapartzen ari zen harremana sanotu nahi izan nuen; ongarritu, hosto hil gabetu, itzal soberakina mendratu, sekretu gaitz egileak salatu...

Zeinen aise liratekeen harremanak altzariak bezain manaerrazak balira, bortak zabal, barneko nahaspila neholako erresistentziarik gabe atonduko genukeen... Alta, mublearen bortak zabaltzeko gakoak ez dira beti zure esku. Adiskide zahar eta kontu garbi.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.