Idurre Eskisabel
Bira

Maitasuna

2013ko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Azkenaldian lagun (emakumezko) batek baino gehiagok agertu dit ez duela ulertzen feminismoak maitasunaren kontra darabilen matraka, ez al den ba maitasuna gero eta zakurragoa den mundu honetan argiune bakarra. Batek esan dit, adibidez, 600 euroren truke jantzi saltoki batean egunero besteek botatako arropak tolesten ematen dituen 8 orduak jasanezinak litzaizkiokeela jakingo ez balu irtendakoan mutil-lagunaren begirada gozoa izango duela zain. Edo beste batek ezingo zukeela bulegoko buruaren larderia eraman jakingo ez balu gauean gizonaren beso sendoek babestuko dutela.

Eta nola esan, hain justu, horregatik dela: bikote heterosexualean zimendatutako maitasun erromantikoaren eredua lehenesteak, ia-ia afektu bakar bihurtzeak, beste estimu batzuk gutxiestea ekarri duela, adiskidetasuna, esate baterako. Hain zuzen ere, maitasunaren askoz ere ikuspegi zabal eta kolektiboagoak biltzen dituzten txera formak baztertzea, mundu zakur eta bakarzale hau bizigarriagoa egiteko biko-batasun indibidualista baino askoz ere eragingarriagoak liratekeenak, eraldatzaileagoak. Eta, gainera, emakumeok bizimodurako elbarri egiten gaituela eredu honek, gizonaren arnasaz bizi garen printzesa ahulak.

Eta hau dena San Balentin egunez, larrosa gorri batzuei begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE