BIRA

'Millenium X'

Itxaro Borda
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Oporretako irakurtaldi erraldoia nuen. Stieg Larsson zenaren Millenium saileko hiru nobelak irentsi ditut treneko bidaia luzeez balia. Atera zirenean, ez nituen deusez ohartu. Jakin nuen, ordea, munduan zehar eromena hazten zutela. Hara, urtu naizela ene aldian Lizbeth Salanderen mistika sufrituan eta autopistan, Blomkvist enpresako kamioiak gurutzatzean badakit zehatz zein herrietakoak diren.

Igandean, Suedian, hauteskundeak ziren. Eredutzat daukagun estatu-probidentziaren hil zeinuak ozen omen dabiltza, ohko alderdiek ez dutelako gehiengorik edukitzea lortu. Hargatik eskuin muturreko demokratak -hala deitzen dira- Stockholmeko parlamentuan sartu dira, kanpaina osoan islama eta emigrazioa ahoak eman ahala salaturik. Xenofobia, Europa ustez zibilizatuaren leitmotiv errepikatuegia bihurtua da naski.

Neke zaigu Suedia neofaxista antzera irudikatzea. Baina Ingmar Bergmanen filmeen eta bereziki Stieg Larssonen eleberrien muinetara itzultzean, ikus dezakegu suediarren jendetasun azalaren azpian lerratzen den salbaitasun itsua. Bozka ondorioek ez naute harritu, Lizbeth Salander pairatzaile bat badelako beti egin-molde batzuen leuntasunaren atzealdean.

Baionan, egun, greban gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.