Onintza Enbeita.
BIRA

Negarra

2023ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Pilotariek negar egin dute, negar egitea baino gauza naturalagorik ez dagoen egoera batean. Lagunak edo kantxan aurkari izan duen horrek galdu dituen aukeretan pentsatuta malkoei eutsi ezin dienari buruz, ondo baino ezin dut hitz egin. Kirolariek ere bihotza dute, badute arima, badute ideologia, eta guk beste sufritzen edo gozatzen dute eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzez. Kontua da aulkiak apurtzen, ukabilak estututa edo Jainkoaren burutik behera kaka egiten ikusten ditugunean ez garela harritzen. Hori normala bada, ez dakit zergatik harritu gaituzten anpuluek: tristura eta mina, haserrea, amorrua edo poza bezain emozio arruntak dira. Ez dauka ezer txarrik horiek ere erakusteak. Ez nau harritu ez larritu pilotariek negar egin dutela ikusteak. Eskertu egin dut haien zintzotasuna.

Harritu nauena da sareetan irakurtzea berezi egiten gaituela negar egiteak, edo euskal nortasunaren erakusle izan dela enpatia erakustaldi hori, edo sinetsarazi nahi izatea hori dela bereizten gaituena. Hara, euskal gizartea zerbaitek desberdin egin badu, ez da izan emozioak erakusteak. Egitekotan ere kontrakoak egin gaitu berezi; hau da, egoera gogor askotan, ez gara barruak esaten diguna erakusteko gai izan. Egin diezaiegun malkoei lekua gauza guztien erdian, baina flipatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.