Onintza Enbeita
BIRA

Neguko baratzea

2023ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Gauza hauek, ez». Halako zerbait esaten digu jendeak azokan negua iristen denean edo iristear denean. Tomateak, piperrak, ilarrak, kuiatxoa... asko gustatzen zaizkio jendeari, baina erabat berdeak diren gauzekin arazoak ditugu. Grazia egiten didana, ordea, «hauek gauzok» da. Esateko gogoz gelditzen naiz askotan gauza horiek guztiek ere izena daukatela, eta prestatzen jakinda, gozoak direla. Urte guztian tomatea edo lekak jatea aukera posiblea da guztiontzat. Ez da aberatsa izan behar urrutitik datozen gauzak erosteko, eta horrela baztertu ditugu neguko gauzak. Eta landareak saltzen dizkigutenek ez dute neguko baratza lantzen. Ulertzen ditut. Saltzen ez denez, jaten ez denez, gauza asko ez ditugu landatu ere egiten. Gero iristen dira Asiako azakiak eta denok probatzen ditugu, baina eskarola lisoa ez da ikusten, eta atxikoria gorria ere ez, esate baterako. Letxuga bat bakarra jaten dugu urte guztian: supermerkatu handiei hozkailuan luzeen irauten diena.

Biodibertsitatea galtzen ari gara. Arrazoi asko daude. Monolaborantza da horietako bat. Kontua da monolaborantza ez duela eukaliptoak bakarrik ekarri. Jatorri izenek, kamioien barruan kilometro asko egin beharrak eta begietatik nahi gabe sartzen diguten horrek ere monolaborantza ekarri du. Eta pena ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.