Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Normalak

2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aitziber, Luismari, Jon, Marisa eta Ane gusturago bizi dira herenegundik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak sexu bereko bi pertsonaren ezkontzari erabateko zilegitasunaren zigilua jarri dionetik. Panpi, Idoia, Mikel, Maiane eta Christophe zertxobait gusturago bizi dira atzotik, Frantziako Ministroen Kontseiluak sexu bereko bi pertsonaren arteko ezkontzari bidea ireki dionetik. Hamar lagun horietako batzuk ezkontzaren aldekoak dira, kontrakoak beste batzuk, baina guztiek dakite zer den bazterreko izatea, derrigorrean normalitatetik kanpo bizitzea. Gauza bat baita norberak bere erabakiz uko egitea normalitateari, eta beste bat zentzu komunaren diktadurak ebaztea norbera ez dela normal izateko lain. Eta funtsean, horixe irabaziko dute hamar lagun horiek: normalago izatea, parekoago.

Eta normalitate berri bat sortuko da. Edo, zehatzago, sexu-ugaltze-maitasun harremanak bikote itxiaren gainean bermatzen dituen aspaldidaniko normalitatea indartuko da: ezkondu edo ez afektuen kudeaketa bestearen jabetzan oinarritzen duena, leialtasuna gorputz igurtzien esklusibotasunera laburtzen, eta bizikidetza talde zabal eta emankorragoetatik ihesi biko unitate berekoietara murrizten. Eskerrak zenbaitzuk etengabe normalitatea apurtzen tematzen diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.