Bira

Odol hutsa

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Marokar jatorrizko lagunak izuaz dabiltza. Otsailaren 19ko manifestalditik landa bost hil zenbatu ziren eta bihar, Rabat eta Casablancan are jende gehiago bilduko da, botere atsolutistaren salatzeko eta demokrazia parlamentarioaren eskatzeko. Djelilek zerrasadanaren arabera ez da libertaterik eskas Marokan, bereziki aldaketa anitz eragin dituen errege gaztearekin, eta nahasmendua twitter bidez kudeatzen dutenak lanenerako gogorik ez duten herrestak baino ez dira. Hemen daudenek, antza denez, igandea hatsa bahiturik pasatuko dute Al-Jazeera telekatearen aitzinean iltzaturik.

Magrebetik Makhrechera hedatzen den oldearen ondorioz herritarren aurka altxatu odolezko gazteluak urtzen ikusten ditugu banan bana. Tunizia. Egiptoa. Armadak Gaddafiri sustengurik ez diolarik ekarriko, Libia... Oroitzen ahal zarete nola, sinestezin, genekusan sobietar inperioa ezpalka erortzen 1991ean zehar? Duela hogei urte zuzen. Mundu mailan egunero estatu berri bat plazaratzen zitzaigun, populu eta hizkuntza harrigarrien jabe. Nork erranen zuen orduan Berlineko Harresia ezabatuko zela 1989ko azaroaren 9an? Nork pentsa zezakeen aurten Ben Ali eta Mubarack haizatuak ziratekeela urtea hasi bezain laster?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.