Itxaro Borda

Odonimiaz

2025eko maiatzaren 7a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Afrika ez da askotan gure egunkarien lehen orrialdeetara iristen. Alta errusiarrak eta txinatarrak ari dira behialako estatu kolonialen lekuak eta eginkizunak betetzen saiatzen. Aberastasun mineralak aurkitzen dira bertan, lur arraroak, putzu zitaletan gure i-phone karioak martxarazteko materiak ustiatzen ari diren haurrak eta diktadore odoltsuak, egitura horrek ipar hemisferioaren faboretan funtziona dezan. Afrika zaharra kontinente gaztea da, eta bere historiaren giderrak hartuko dituenean, munduaren destinoa alda dezake.

Boli Kostako Abidjan hirian sei milioi jende errotzen dira, Atlantikoaren ertzeko skyline lerroek sinbolizatzen duten aktibitate ekonomiko bizian. Azken hilabeteotan frantses indar (post)kolonialaren presentzia ageriegia ezabatzeari ekin diote, hiriko karriken izenak kanbiatuz. Halatan, aireportura doan Abidjaneko etorbide nagusia ez da gehiago Giscard d’Estaing deitzen, baizik eta Houphouët-Boigny, Boli Kostako independentzia garaiko lehen presidentearen ohorez. Egia erran, Afrika sortaldeko gainerako herrialdeek, hala nola Senegalek, Malik, Nigerrek edota Burkina Fasok aspaldian abiatua dute espazio partekatuen etxekotze sail hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.