Bira

'Per noi'

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Emazteen eguna etsipen eta sarkasmo artean pasatzen da. Zenbat aldiz ez ditugu entzun behar lankide batzu erraten: eta gizonena noiz? Beroan bero jarraituz: nik urrixa horiek oro etxean hetsiko nituzke eta bakea genuke. Europako kafetegietan, Italiakoetan bezala, egiazko gizonezkorik baizik ez baita. Etsipen apurra halaber, emakumeen eskubideek benetako kaxkarrot dantza egiten dutela konturatzen garelako.

Hargatik martxoaren 8ak historia ukigarriarekin lotzen gaitu. Rosa Luxemburgen adiskide mina zen Clara Zetkin spartakistak zuen Kopenhagan lehen aldiz emazteen nazioarteko egunaren xedea proposatu, bozkatzeko dretxoa eta berdintasunaren alde bezain esplotazio patriarkala eta kapitalistaren aurka. Hitzok seventies kutsu bat badute, ez dira gehiago gure lexikoetara egokitzen, eta emazteek dute munduan zehar fede eta ekonomia bide bortitzen tirania pairatzen. Ez dezagula ahantzi hauek beraiek dutela anitzetan, gizonezkoak menpe daudelarik, tiro gurutzatuen erdian libertatea aldarrikatzen. Herenegun Bolikostan bezala.

Arraiki lerratzen naiz Rosa Luxemburg eta Clara Zetkinetik Maria Mercé Marçalengana, denborak iraganik ez bailuan eta didazt: vindicarem la nit i la paraula DONA.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.