Onintza Enbeita.
BIRA

Saregileak

2023ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Ondarroan bada mural eder batsaregile baten eskuak erakusten dituena. Gure portuetako paisaian bizi izan dira saregileak: garai batean taldeka, egun banaka. Arrantzaleek itsasoan urratutako sareak josten zituzten, haiekberriz itsasora ateratzen zirenerako prest izan zitzaten. Ontziratzen zirenena izan da epika,ordea. Portuan gelditzen zirenak ez dira izan ekaitzei eta tximistei buruzko ipuinetako protagonista, ez dira ronez bustitako kantuen parte izan, ez zaie lekurik eman balea handien kontrako borroka fantastikoetan. Portuan gelditzen zirenak ikusezinak izan ziren, eta ia-ia dira. Itsasoari lotutako bizitzaz hitz egiten dugunean, ahaztu egiten gara emakumeek egindako lanaz; sarea josteak garrantzirik ez balu bezala. Ez da hori andreek portuetan egin duten lan bakarra, baina sareak josteak eutsi die herriei bizirik.

Nik ez dakit Ondarroako muralari eman berri dioten saria horregatik izan den, edo, besterik gabe, irudi ederra delako sartu duten munduko hiru muralik onenen artean. Dakidana da, ordea, aukera ederra dela hau saregileak gure itsas bizitzaren historiako lehen hiru kaxoietan gordetzeko. Guztiok ikus ditzagun eta konpon ditzagun, geure ahalez, historiaren sare zulatuak: emakumeen izenak itsasoaren hondora erortzen uzten dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.