Washington. Hogeita hamar urteotan hautatu diren lehendakariak oro pasatzen ikusi ditu. Reagan, Clinton, Bush aita-semeak eta orain Obama. Bihi bat ez da oihalezko etxolaren aitzinean gelditu, berriak edo zergatik hor datzan eskatzeko. Concepcion Picciotto espainola da jatorriz. Estatu Batuetara etorri zen hemezortzi udaberrirekin, idazkari gisa, italiar batekin ezkondu eta alaba ukan zuten batera. Bikoteak ez zuen iraun. Ordutik dago beraz aterbe gabe Pennsylvania etorbidearen ertzan.
Txabolaren gainaldeko taulan peace and justice dauka idatzirik. Bere arazoa plazaratzeko hasi zuen ekintza hamarkadaz hamarkada aldarrikapenez aberasten doa. Nuklearra eta derrigorrezko militarismoa salatzen dabil jada, uste baitu armada piztiaren asetzeko dirua jende xeheen egunerokoa hobetzeko baliagarriago litzatekeela. Bonbaz bizi dena bonbaz hilko dela dio adinean hara doan emazteak, ebanjelioko ezpatarekiko errana errepikatuz.
Poliziak atxilotzen du noiz behinka. Ez da lotsa. Hargatik Washingtoneko Etxe Zuria argazkitan hartzera datozen turista oldeak ez ditu ulertzen, ez dutelako hauek zalantzan jartzen Ipar Amerikar botereen munduan zeharreko politika.
Bira
Sitting
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu