Onintza Enbeita.
BIRA

Soldatak

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Kargudun publikoek soldata bat izatea ez dut gaizki ikusten. Diruaz hitz egitea tabua izan da euskararen munduan, euskaldunon eremuan edo militantziaren lurretan. Gaur eta hemen, ordea, kapitalismoan bizi gara eta dirua behar dugu bizitzeko. Ez luxuzko autoak erosteko, ez kostako herri batean oporretarako etxebizitza bat izateko: dirua behar dugu egunero hiru aldiz jateko, ur beroarekin dutxatu ahal izateko edo neguan berogailua pizteko. Eta dirua, jende xumeari, lanak ematen dio, eta gure lana militatzen dugun leku horretan badago, ez luke hain gaizki ikusita egon behar soldata duina izateak. Ez naiz alderdi politiko hutsez ari, bestelako kolektibo eta gune asko daude soldata bizigarririk eskaini ezin dutenak, eta ahalegin hori egiten saiatu behar genukeela uste dut.

Hortik urrun dago, hala ere, azken asteetan ikusten ari garen soldata igoeren festa. Aginte makila jaso orduko, zenbakiak Euskal Autonomia Erkidegoko ereserkiaren lehen hiru hitzetan zentratu dituzte askok: gora ta gora. Lotsagarria iruditzen zait lanean hasi orduko igotzea soldata. Oraindik lanean hasteko astirik izan gabe norbere buruari soldata igotzeak asko esaten du hala agindu duenari buruz. Baita agindua eman duenak bere buruari zein aurretik karguan egon denari buruz duen iritziaren gainean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.