Zornotzatik Donostiarako tren bidaia batean denetarako astia dago. Bidaia hain merkea izateko, luze egiten da, baina nahiko entretenitua da bidea. Jende asko sartu eta irteten da norbera beti hantxe dagoen arren. Irakurri, lo egin, telefono mezuak erantzun, pentsatu, jendea irakurri, paisaiaz gozatu eta gogaituta zaudela ohartzen zarenean, ohartzen zara oraindik beste ordu erdi falta delaDonostiara iristeko. Alternatibak ezin dira oso altu eskatu, ze ordu biko bidea ordu erdian egingo duen tren eder bati buruz hitz egiten dizute. Hori bai: ezingo genuke Zornotzan hartu trena. Bilbora joan beharko genuke, handik Donostiara ziztu bizian iristeko. Orain zentimo batzuen truke ordu biko bidaia eskaintzen zaigu herritarroi, eta gero batek daki zenbat euroren truke ordu erdikoa.
Bat pentsatzen hasten da zergatik ez dagoen erdi biderik. Akaso nahikoa zatekeen oraingo trena geltoki gutxiagorekin, edo tren pixka bat azkarragoarekin, edo trenbidea konpontzearekin. Ez dugu erraz jakingo alternatiba egokirik ba ote zen. Izan ere, ezer aztertu orduko txikituta dago dena. Bide gainetan, mendi azpietan, errepide ondoan... han doa Abiadura Handiko Trenaren bidea. Ez naiz mundukokoherenteena, ezta gutxiagorik ere; baina pentsatzen dut nahiago dudala dagoena, egin diguten aberiabaino.

BIRA
Trena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu