Bira

Txernoshima

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Natalia Mironova errusiar termodinamikalaria indar nuklearraren etsai bilakatu zen 1986an Txernobyl zartatu zenean. Ez hain aspaldi, erran du Fukushima Txernobyl baino latzagoa zela jende eta ekonomia mailako ondorioen alorrean. Txernobyl alta istripuen zurubian goren-gorenean zetzan. Baina Mironova andereak azaltzen duen bezala, Txernobylen erreaktore bakarra zen bi astez isuri, Fukushiman lau direlarik, hilabete eskas honetan puskatuak eta ketan. Agian nazioarteko neurgailu atomikoak eguneratze azkar baten premian daude.

Txernobyleko likidatzaileen saga jarraitu genuen garai hartan, esne eta aza kontaminatuak gosturik hoberenean irentsi bitartean. Laino irratiaktiboa zeru zolan daukagu berriz, lainoa baino, gandor soila dela errepikatzen diguten arren. Nuklearraren espezialista bat jendeak jasan dezakeen kutsadura heinaren goratzea proposatzen entzun da, etxe-alde beti. Fukushimakoa orokorrean ez omen da larria eta Sarkozy lehendakariak Japonian lurreratzea baliatu du frantziako egitarau nuklearrean aldaketa izpirik ez zatekeela mailukatzeko. Zitalkeria politikoaren top delakoa...

Fukushima desmontatuko dute azken buloineraino. Lanak zazpi urte iraun dezake. Artean, hedoiak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.