Onintza Enbeita
BIRA

Txikituak

2023ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Jende askok usaintzen zuena esan zuen: Eliza katolikoan bazela umeez abusatzen zuen jendea. Orduan inork ez zuen horretaz hitz egin nahi antza, eta txistu egin zioten. Ordura arte haren kantuak kantatzen zituen jende askok nahiago izan zuen haren ahotsa baztertu, nahiago izan zuten mespretxatu. Ez dira hainbeste urte. Orain inork ez du zalantzan jartzen Eliza katolikoan izan direla apaiz eta fraideak euren boterea erabilita umeak bortxatu dituztenak, eta izan direla mojak irabazleekin aliatu direnak dirurik ez zutenei umeak osteko. Eta gauza gehiago. Elizaren barruan izandako sexu abusuak salatzen zituen film bati Oscarra eman zioten, baina inor ez zen Sinead O'Connor izeneko emakume kantari hartaz gogoratu. Nahiago izan zuen munduak emakume nabarmena zela pentsatzen jarraitu: desorekatua eta eszentrikoa. Izugarria da. Ausartzen zara, gorputza jartzen duzu eta, emakumea zarenez, mespretxatu egiten zaituzte. Gauzak ebidenteak direnean ere, ez dira gai zuk izan zenuen arrazoia onartzeko.

Hil da Sinead O'Connor. Inoiz entzun dudan ahotsik ederrenetako bat: inork ez dio barkamenik eskatu eta inork ez dio arrazoirik eman. Beste emakume txikitu bat: bere jarraitzaile izandakoak lehenengo eta bizitzak berak gero. Haren energia ez bedi inoiz hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.