Neoliberalek irabaziko dute. Milton Friedman zoriontsu dagoke, mundu globalizatu bezain ez-arautuaren ametsa egiaztatzera doalako. Sobietar eremua irentsi ondoren, dagoeneko ekialdekoa fagozitatuko dute, hori baita funtsean azken hilabete honetan Casablancatik, Tripolin gaindi, Bagdaderaino oldartuek tiro pean eskatzen dutena: libertateak baimentzen duen kontsumitzeko eskubidea. Merkatua are handiagoa date eta sozial kudeantzaren obratzeko Noam Chomsky ikerleak zerrendatu masen manipulatzeko hamar estrategiak diktatore itsu herrokak baino hobe direlako agian.
Defiziten eta zorraren terrorismoa erabiltzen dute botereek hiritarren hertsatzeko, Afrikan edo Europan. Eskapatzerik ez da. Baina badira bi herri urguilutsu, garapen taxa erraldoiekin, Txina eta India, haiek baizik ez aipatzeko. Oreka guztiak zalantzan jartzen dituzte. Ez luzarako. Ekialdeko gertakarien karietara, petrolioaren prezioaren goratze ikaragarriarengatik beraien harrotasuna apaldu beharko dutela argi dago. Belaunika araziko dituzte. Krisiatik ez dira alaina salbatuko.
Harri batez bi txori: batetik merkatu librea zabaltzen darraite uzkinazoek eta bestetik handi-ustez aitzinean dabiltzan txolarreak kalitzen dira.
Bira
Txori bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu